Ikasturte amaierako festa larunbatean Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 25a, 11:15
Festa 10:00etan hasi eta 12:30ak arte luzatuko da.

Herriko bi ikastetxeetan ikasturte honetan zehar eskola kirolean parte hartu duten 430 haur eta gazteek hitzordu garrantzitsua izango dute datorren larunbatean, maiatzak 30, Michelinen. 
10:00etatik aurrera festa giroan jolas eta kirol ezberdinetan aritzeko aukera izango dute 12:30ak bitartean. Ohi bezala, festa honetan, ondo pasatzeaz gain, ezustekoak izango dira eta opariak ere jasoko dituzte gaztetxoek. Arduradunek gogoratzen dute topaketa honetara egitasmoan parte hartu duten guztiak daudela gonbidatuta, LH1etik hasita eta DBH arteko taldeak.