Hondakinak kudeatzeko alternatibaren aldeko aldarria Donostian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 25a, 20:42
Gipuzkoako Foru Aldundiak errauste planta bat eraiki asmo du Zubietan, gipuzkoarren hondakinak kudeatzeko. Horren aurrean, ordea, herrian herriko biztanle askok aldarrikatzen dute badagoela "alternatiba garbiago eta merkeago" bat. Horren aldeko aldarriak ozen entzun dira gaur arratsaldean Donostiako kaleetan zehar. Lasarteoriatar ugarik egin dute bat Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren deialdiarekin.

Jende andanak egin du bat Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitutako elkarretaratzearekin, eta ozen aldarrikatu dute hondakinak erraustea ez dela horiek kudeatzeko eredu egokia: badago "alternatiba merkeago eta garbiago" bat: Tratamendu Mekaniko Biologikoa. Gaur arratsaldeko ekitaldian parte hartu dutenetatik ugari lasarteoriatarrak izan dira, erraustegiaren aurkako herriko talde Aire Garbiaren deialdiarekin bat eginez. Donostiako Anoeta estadiotik Gipuzkoa plazaranzko bidea egin dute, eguraldi ezin kaskarragoari aurre eginez. 17:10 inguruan ekin diote ibilbidea gauzatzeari.

Era berean, alor desberdinetako eragile ugarik babestu dute gaurko elkarretaratzea: EH Bildu eta Ahal Dugu alderdi politikoek, ELA, LAB, EHNE, CCOO eta Steilas sindikatuek eta Greenpeace zein Ekologistak Martxan taldeek, besteak beste, Berriako lankideek zehaztu dutenez.

Aire Garbiak asteazkenean egindako aurkezpena