Hipoteken inguruko hitzaldia

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 12a, 13:35
Etxe-kaleratzeen inguruko informazio jaso zuten herritarrek, atzo Biyak Baten egindako hitzaldian

Kaleratzeak Stop Desahucios  taldeak Lasarte-Oriako udalarekin eta Biyak Batekin batera, etxeko hipotekak ordaindu ezin dituztenei zuzendutako hitzaldia antolatu zuten atzo, arratsaldeko 18:00etan. Biyak Bat helduen egoitzan izan zen aipatu hitzaldia.  

Udalak, etxe kaleratzeen inguruko interesa duten herritarrak hitzaldian parte hartzera  animatu nahi izan zituen; izan hipotekaren titularrak zein senideren batekin abal-emaileak direnak.

Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azaldu zitzaizkien bertara gerturatu ziren herritarrei, horrela, ordaintzeko zailtasunak dituztenek.  

Aukera paregabea izan zen herritarrei gaiaren inguruan ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak, besteak beste.
Hitzaldira gerturatuko lasarteoriatarrek, hainbat gomendio eta zalantza argitu ahal izan zituzten hitaldian.

Hizlariek, zalantzak dituzten herritarrei plataformarekin konkatuan jartzera animatu nahi dituzte herritarrak.