HH2-ko haurrentzako tailer berria

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 23a, 17:00
Azaro hasierako ikastaroaren ostean, 2013. urtean jaiotako haurrei zuzendutako ikastaro berri bat antolatzea erabaki zuten Amaraun Klubeko lagunek.

Ikastaroa honetan eskulanak, masajeak eta eskujolasen bitartez gorputza ezagutu eta sentitzeko aukera dute haurrek.

Tailerra, azaroaren 30ean, astelehena, 17:15etik 18:15era izango da Zumaburu eskolako psikomotrizitate gelan eta txikiek heldu baten laguntza beharko dute saion zehar.

Honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, Ttakuneko bulegoan,  943 371 448 zenbakian edo aisia@ttakun.com helbide elektronikoan.