Herritarren bulego ibiltaria, udala herritarrei gerturatzeko
Lasarte-Oriako udalak auzoetako bizilagunen kezkak, kexak edo iradokizunak lekuan leku jasotzeko Herritarren bulego ibiltaria jarri du martxan. Herritarrek alkate eta zinegotziekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute. Lehenengoz, Basaundi bailaran izango da igande honetan, otsailaren 18an

Lasarte-Oriako Udala herritarrei gerturatzeko asmoz, azaroan onartutako Parte-hartze araudiren barruan hainbat ekintza zehaztu zituzten. Horien artean, otsailaren 18an, igandean martxan jarriko den Herritarren bulego ibiltaria dago. Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo Herritarren parte hartzea batzorde buruak ekimenaren berri eman dute.

“Normalean herritarrak etortzen dira udalera. Herritarren bulego ibiltariaren bitartez, herritarrek dituzten kexak helarazi eta auzoetako kalteak erakutsi ahalko dizkigute,” azaldu du Jesus Zaballos alkateak.

Herritarren bulego ibiltarian euskarri ezberdinez bitartez, udaleko informazio orokorra eta auzoko informazio zehatza jasoko dute herritarrek.  Era berean, alkate eta zinegotziekin zuzenean hitz egin eta dituzten kezkak, kexak edo iradokizunak jakitera eman ahalko dizkiete.

Lasarte-Oriako zortzi auzoetan urtean behin izango da Herritarren bulego ibiltaria. Lehenengo hitzordua Basaundi auzoan izango da. Herritarren bulego ibiltariko karpa otsailaren 18an, igandea, 10:00etatik 14:00etara egongo da auzoko plazan. Bertan, besteak beste, berrurbanizazioari buruzko informazioa egongo da bileretara hurbildu ezin izan diren herritarrentzat.

Herritarren bulego ibiltariaren egutegia honako hau izango da:  martxoaren 11n, Okendo plaza; apirilaren 15ean, Basotxo plaza;  maiatzaren 13an, Brunet parkea; irailaren 16an, Jaizkibel plaza;  urriaren 21ean, Isla plaza; azaroaren 18an, Atsobakar parkea eta abenduaren 16an, Oztaran plaza. Hitzordua baino aste bete lehenago dagokion auzoan kartelak jarriko dituzte.

Haurrentzako ekintzak

Honez gain, aisia eta kultura ekintzen deszentralizazioarekin jarraituz, udalak haurrentzako ludoteka, tailerrak eta puzgarriak antolatu ditu. Musika ere izango da.

“Gurasoak bulego ibiltarian dauden bitartean, haurrek ekintza ezberdinez gozatu ahalko dute”, adierazi du alkateak.

Gizaire S.L. enpresak eskainiko du zerbitzua eta 21.745 euroko kostua izango du.

Udal ordezkariek herritarrak gonbidatzen dituzte “beldurrak galdu”, bulego ibiltarira hurbildu eta haien ekarpenak egitera.

Bestalde, alkateak parte-hartze alorrean konpromisorik ez izatea leporatu dietenentzat ere hitzak izan ditu: “Bi urte hauetan araudia onartu dugu eta aurreko gobernuak baino ekintza gehiago ari gara aurrera eramaten”.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, otsailaren 26an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • Galizia eta Portugalera bidaia
    Biyak Bat elkarteak bidaia antolatu du Galizia eta Portugaleko iparraldera, maiatzaren 27tik ekainaren 5ra. Elkarteko bazkideek 530 euro ordaindu behar dituzte; bazkideak ez direnek, berriz, 580 euro. Izena ematea elkarteko bulegoan egin behar da astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era.
  • Biziraupeneko sukaldaritza ikastaroa
    Lasarte-Oriako Udalak Biziraupeneko sukaldaritza. Goxoa, erraza eta merkea ikastaroa antolatu du. Saioak otsailaren 22an eta martxoan izango dira: 1, 8, 15 eta 22. Aste osoko menuen antolaketa egin, eta non, zer eta nola egin erosketak irakatsiko dute. Teoria eta praktikak barne. Izen-emateak Gaztelekuan egin behar dira.
ZORION AGURRAK
HODEI
Zorionak familia guztiaren partetik, eta muxu handi bat!
AZKEN PDFa
1411 ( Otsailak 16 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Asteartea)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48