Herritarrek G2H eta Ehunmilak gainditu zituzten

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 12a, 13:00
Ostiralean Euskal Herriko mendi proba gogorrenetarikoari hasiera eman zitzaion arratsaldeko 18:00etan, Ehunmilak.

Proba honetan 250 bat korrikalari izan ziren irteeran, horien artean Javi Olazagoitia herritarra. Aurretik 168 km eta 11000 m. desnibel positiboko ibilbidea.

Gaueko 23:00etan berriz, sei herritar izan ziren G2H probari hasiera eman ziotenak: Iñaki Letamendia, Jose Ramon Mendizabal, Peio Fadrique, Xanti Trantxe, Juan Mari Marcos eta Toño Rodriguez.

Hainbat izan ziren bidean geratu ziren korrilariak; lasarteoriatarrek aldiz, ez zuten amorerik eman eta amaitu zituzten lasterketak.

34 ordu 50 min eta 52 sg ostean, iritsi zen Olazagoitia helmugara.G2Han, berriz, Xanti Trantxek, 13 ordu 35 min eta 07 sg; Juan Mari Marcosek, 15:22:56; Iñaki Letamendik, 15:29:45; Jose Ramon Mendizabalek, 16:39:04; Peio Fadriquek, 16:56:44 eta Toño Perezek, 17:39:00 behar izan zituzten 88 km ibilbidea egiteko.