Herri kulturaren historia, soinu tresnen bidez
'Soinu-tresnak Euskal Herri musikan' erakusketa ikusgai dago igandera arte Mercero gunean. Igandean goizez eta arratsaldez bisita gidatuak eskainiko ditu Juan Mari Beltran musikologoak. Tresnen bidez herri kulturan murgiltzeko aukera du bisitariak

Euskal Herriko musikaren dokumentazio zentroa Lasarte-Oriara lekualdatu da behin-behinean. Zati bat behintzat, Juan Mari Beltran  musikologoaren erakusketa ikusgai baitago igandera arte. Euskal Herriko musikaren historia tresnen bidez jarraitzeko gonbita egiten du erakusketak. Gainera, igandean bertan Beltranek berak bisita gidatua eskainiko du. 12:30ean izango da goizekoa, eta 18:30ean hurrengoa. Erakusketa arratsaldez bisitatu ahal izango da, 19:00etatik 21:00etara. Igandean, berriz, goizean ere egongo da ikusgai. 
Oiartzungo Soinuenea zentroko musika tresnak bertatik bertara ikus daitezke erakusketan. Musika sortzeko prozesua ere azaltzen da bertan. Kasu askotan, lana izan da musika tresnen hastapena, ote eta sagar jotzeak joku erritmikoak bilakatzean. "Magia sortzen da. Ez da berdina lauzpabost ordu lan gogorrean aritzea, edo bata besteari zirikatuz jolasean aritzea", azaldu du Beltranek. Modu horretan, Euskal Herriko txoko askotako sagar joleak musikariak ere bihurtu ziren. 
Motaren arabera sailkatuak daude tresnak Mercero gunean.  Hots jostailuak dira mota horietako batzuk. Irudimena lantzeko tresnak dira horiek, eta hezkuntzan hainbat funtzio bete dituzte historikoki, psikomotrizitatea eta trebetasuna lantzea, besteak beste. Gainera, askotan beste tresnen prototipo bihurtu dira, benetako soinu tresnen funtzionamendua imitatzen dute eta. 
Musika egiteko ez da tresna konplexurik behar izaten. Nahikoa da bi harri elkarren aurka kolpatzea, talkaren ondorioz sortzen den erritmora jolasean hasteko. Kriskitinak dira horren adibide. Herri musikan gisa horretako tresnak erabili izan dira bestelako tresnak laguntzeko.  
Tresna erabiliena
Alboka da Euskal Herriko iruditerian iltzatutako haize tresnetako bat. Instrumentu horren laguntzarekin kantatutako abesti askok kontatzen dute  Euskal Herriko historiaren  pasarteren bat. Baina jotzeko, barneratua eduki behar da arnasa etengabe botatzeko teknika. 
Lehengo akordeioak ere badaude ikusgai. 1920ko hamarkadako Euskal Herriko "tresna hegemonikoak" dira, Beltranen hitzetan. "Txistulari eta dultzainero zaharren musika antzeman daiteke doinu horietan". 
Jende gehienarentzako ezezagunak diren tresnak ere badaude. Herriko plazetan jotzeari aspaldi utzi diotenak, eta musika eskoletan dagoeneko irakasten ez direnak. Zarrabetea, adibidez. Biolin antzeko bat da, baina mekanikoa; hari instrumentua da, tekladuna, eta eskuaz gurpil bati eragiten jotzen da. 
Bitxikeria ugari
Erakusketan badaude ere musika tresnatzat hartzen ez diren instrumentuak. Eltzegorra, esaterako: soinu zatarra eragiten du, helburua animaliak uxatzea baita. Ontzi baten barruan soka bat igurtziz sortzen du soinua. 
Herri kulturak lotura estua du musikarekin, eta erakusketak aukera eskaintzen du Euskal Herriko historian sakontzeko. Bidaia horretan, musika tresnen laguntza du bisitariak. 

ARGAZKIAK
BIDEOAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Intza elkartearen Batzar Orokorra
    Intza elkarteak jakinarazten du, otsailaren 4an, igandean ohiko eta ez-ohiko batzar orokorrak antolatu dituela. Lehen deialdia 09:00etan da eta bigarrena berriz, 09:30ean. Elkarteak bazkide guztiei deia egiten die batzarrera hurbiltzeko.
  • Eskalada doan, Pio Barojan
    Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak eskaladan hasteko saio berezia antolatu du 2006, 2007, 2008 eta 2009an jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia urtarrilaren 27an egingo da, arratsaldeko 16:00etan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Interesa duten pertsonek Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez, izen-emate zerrenda errespetatuko da. Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.
  • Mus txapelketa
    Euskal Herriko X. Mus Txapelketako Lasarte-Oriako fasea jokatuko da urtarrilaren 26an, Xirimiri elkartean. Egun horretan bertan, elkartera izen ematera gerturatzen direnek momentuan jokatuko dute kanporaketa, eta bertan irabazle suertatzen direnek Gipuzkoako txapelketarako pasea lortuko dute. 20 euroko kostua (bikoteko) izango du izen emateak.
  • Biyak Bat elkartearen batzar orokorra
    Biyak Bat elkarteak jakinarazten du, urtarrilaren 27an, larunbata 2017 urteari dagokion batzar orokorra egingo duela. Lehen deialdia 17:30ean da eta bigarrena berriz, 18:00etan. Elkarteak bazkide guztiei deia egiten die batzarrera hurbiltzeko elkartearen egoeren berri izan dezaten.
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, urtarrilaren 29an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
IRATI
Zorionak maitia zure urtebetetzean!! Ondo pasa eta 9 muxu goxo!!
AZKEN PDFa
1407 ( Urtarrilak 19 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Asteazkena)
IƱigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48