'Hemen eta han...takatan!'

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 25a, 13:00
Herriko Dinbi Banda eta Zornotzako Zaparrada taldeek elkarlanean antolatuta, larunbatean 'takatan' eta 'takatan' aritu ziren Euskal Herriko hainbat batukada talde, herri bizkaitar horretan ospatutako topaketan. Aurtengoa laugarren edizioa izan da; Lasarte-Orian egin ziren aurreko hiruak.

Goizetik hasi eta gaueko ordu txikietara arte, etengabekoak izan ziren perkusio hotsak Zornotza aldean. Herri horretan ospatu da aurtengo Euskal Herriko Batukada Topaketa, Dinbi Banda eta Zaparrada taldeek antolatuta. Aurreko hiru edizioak gure herrian, Lasarte-Orian egin ziren.

Tailerrekin hasi ziren topaketak, 11:30ean. Ondoren, 13:30ean, Zornotzako kale eta bazterrak girotu zituen Burrunba elektrotxarangak. Gorputza dantzan jarri ostean, 15:00etan bazkari legea egin zuten denek elkarrekin, arratsaldean zetorrenerako indarrak hartzeko. 18:00etan hasi ziren batukada taldeen emanaldiak; Zornotzara bertaratutakoek gogotik gozatu zuten guztiekin. Egunari amaiera biribila emateko, Irtenbide eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertuez gozatu zuten, 22:00etan hasita.