Guztion Lasarte-Oria lehiaketaren hirugarren edizioa ari da prestatzen Udala, berrikuntzekin
Hiru ekintza-eremu izango ditu aurtengo Guztion Lasarte-Oriak: Berdintasun Planean identifikatutako 'puntu beltzak', lokalak eta mural handiak. Lehiaketaren hirugarren edizioaren oinarriak ari da prestatzen udala. Aste hau "giltzarria" izango dela diote.

Arranbide kalean dagoen horma luzea hautatu zuten udal ordezkariek ostiral eguerdian agerraldia egin eta aurtengo Guztion Lasarte-Oria lehiaketa, hirugarrena, nondik norakoa izango den azaltzeko. Jesus Zaballos alkateak aurreratu zuenez, horma hori izango da eraberrituetako bat: Lasarte-Oriako garai bateko tranbiaren irudiekin izango da apaindua.

Ekintza-eremu hori, herri erdigunetik pixka bat aldenduta dauden auzoetako hormei beste itxura bat ematea, izango da aurtengo egitasmoko berrikuntzetako bat. Arranbide kalekoaz gain, Oriako pilotaleku atzealdeko horman garai bateko zirkuitu automobilistikoan ibiltzen ziren autoak margotuko dira. Eta, pilotalekutik Karmengo Amaren kapera arteko tartean, berriz, Sorgin Dantza edota Brunet fabrikako irudiak. Azken horren kasuan, hormaren gainean zuzenean margotu ezin denez, euskarri batzuk erabiliko dira: ilustrazioak hor egingo dira, eta gero hormen gainean jarri, baina ez itsatsita, arnasa hartu dezaten.

Bestalde, aurreko urteetan egin bezala, herriko mural konkretu batzuk aukeratuko dira, itxuraberritzeko. Gaia berdintasuna izango dela zehaztu zuen Zaballosek ostiralean: "Berdintasun planean zenbait puntu beltz identifikatu dira; horiek eraberrituko ditugu". Aurten zertxobait aldatuko da prozedura: udalak deialdi irekia egingo du interesatuta dauden artistek euren proposamenak aukera ditzaten, baina aurreko urteetan ez bezala, margolariek aurretik jakingo dute zein gune edukiko dituzten aukeran euren ideia eta proiektuak diseinatzeko. Udalak deialdia egin behar du aurrena, eta behin artistek euren proiektuak aurkeztean, onenak hautatuko dira, eta saritu gero. Aurreko urteetan bezainbeste diru emango du saritan udalak.

Eta, azkenik, kanpotik adreilu hutsean dauden zenbait lokal margotzea izango da aurtengo Guztion Lasarte-Oriaren hirugarren ekintza-eremua. Uistin Kalea, Juan XXIII plaza eta Goikale kalekoak, hain justu. Margolari bat kontratatu berri du udalak enplegu planaren bidez; bera arduratuko da lokal horiek margotzeaz.

Oinarriak zehazten

Dioni Avila udal teknikariak ostiralean aditzera eman zuenez, aste hau "giltzarria" izango da lehiaketaren oinarriak zehazteko prozesuan. Dagoeneko badakite zeintzuk eremutan egingo dituzten esku-hartzeak, baina lehiaketaren xehetasun guztiak ez dauzkate prest oraindik. "Espero dugu apirila amaieran gauzatzea egitasmoa; lokal handien kasuan, apiril bukaerarako lotuta utzi nahiko genuke guztia, maiatz hasieran margotzeko". Guztion Lasarte-Oria egitasmoaren hirugarren ediziorako proposamenak aurkezteko deialdi ofiziala egingo dute zehaztapen guztiak itxita dituztenean. "Espero dugu harrera ona edukitzea ideiak, aurreko urteetan bezala; iaz 26 artista aurkeztu ziren".

Agerraldia bukatu aurretik, Jesus Zaballos alkateak adierazi zuen helburuetako bat dela egitasmo hau "Lasarte-Oriako auzo guztietara" zabaltzea.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
ARKAITZ, AMBAR ETA LEIRE
Zorionak hirukote zuen hamahirugarren urtebetetzean! Muxuak!!
AZKEN PDFa
1389 ( Uztailak 21 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
De Miguel ( Larunbata)
Kale Nagusia 32
Tel: 943 371151
ASTEA
    • De Miguel ( Igandea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Asteartea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Osteguna )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Ostirala )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48