Irakaskuntza publikoak EAEn greba eguna du gaur. Gurean jarraipen handia izan du deialdiak eta Donostiako manifestaziora joan aurretik, irakasle batzuek Okendo plazan elkarretaratzea egin dute "Murrizketarik ez" lelopean. LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deitu dute greba "2010etik 2017ra izandako murrizketa politikoari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak", esan dute. Besteak beste, salatu dute ikasle kopuruak gora egin arren, ez direla baliabideak gehitu. Gurasoei ere atxikimendua eskatu diete irakasleek eta bide ezberdinetatik Hezkuntza sailera bideratzeko idatzia zabaldu zaie.