Informatikaren eta teknologia-zaleen topaleku izan da Gipuzkoa Encounter beste behin, eta aurreikuspen guztiak gainditu eta parte-hartze marka berria ezarri du, 3.200 lagun elkartu baitira Tolosan asteburuan, partaideak eta bisitariak batuta. Ekimenak iraun dituen hiru egunetan zale asko elkartu ditu eta, horri esker, orain arteko jendetsuena izan da. Ondorioz, antolatzaileak oso pozik agertu dira, "erabateko arrakasta" izan duelako. Markel Olano diputatu nagusiak bere aldetik adierazi du ekimen isolatu bat izatetik, egungo errealitate ekonomiko eta sozialarekin gero eta lotuago egotera igaro dela.

Prestakuntza-ekintzen eskaintzari esker, ezagutzak partekatzeko aukera izan dute bertaratuek informatikaren gaineko segurtasuna, errealitate birtuala, arte digitala, 3D inprimaketa, programazioa eta software librea bezalako gaien inguruan.

2.600 bisitari

Ohiko 600 parte-hartzaileez gain, 2.600 bisitari hurbildu dira Tolosako informatika-partyra. Horrela, asteburu batez, Euskadiko teknologiaren epizentro bilakatu da Gipuzkoako udalerria. 600 metro koadroko zona irekian, Opengunean, gai anitzen inguruan ikasteko aukera izan da: segurtasun informatikoa, zibersegurtasuna, datu pertsonalen babesa, droneak, robotika edota datuen analisia, besteak beste. Era berean, etxeko txikiek doako tailerrak izan dituzte robotikan eta led argien programazioan trebatzeko. Eta bokazio teknologikoa sustatzeko tailerrak ere eskaini dituzte.

Estatuko bilkura teknologiko azkarrenetarikoa da Gipuzkoa Encounter. Izan ere, honako ezaugarriak ditu: segundoko 1.100 giga transmititzeko gaitasuna duen 15 kilometroko kable-sarea eta segundoko 10 gigabiteko konexioa. Azpiegitura hauek aprobetxatuz, super-ordenagailu bihurtu da Tolosako Usabal kiroldegia.

Euskaltel Konektak antolatutako partyaren laguntzaile dira Euskaltel, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako departamentua, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saila, SPRIren bitartez.

 

 

ARGAZKIAK
BIDEOAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Akats zuzenketa
    Egun hauetan EH Bilduk 2017ko udal aurrekontuen exekuzio mailari buruz buzoneatu duen eskuorrian oker bat eskapatu zaigu azkenengo paragrafoan. Bertan, Ahal Du Lasarte-Oria Puede alderdiak 2017ko Udal Aurrekontuen aldeko bozka eman zuela esaten da. Ez da horrela, ez zuen aldeko bozka eman. ADLOP abstenitu egin zen. 2016ean izan zen aldeko bozka ematea, eta hortik gure nahasketa. Zintzoki akatsa onartu eta sortutako kaltearengatik ADLOP-ri barkamena publikoki eskatzea dagokigu eta horrela egiten dugu ohar honen bidez.
  • Kirol instalazioen ordutegia San Pedro jaietan
    San Pedro jaietan kirol instalazioek ordutegi berezia izango dute. Ekainaren 28an, osteguna, igerilekua 9:00etatik aurrera itxita egongo da; Maialen Chourraut kiroldegi osoa, berriz, arratsaldean itxiko dute. Ekainaren 29an eta 30an, ostirala eta larunbata, Maialen Chourraut kiroldegia itxita egongo da.
  • Sorgin Dantza entsegua ekainaren 26an
    Sorgin Dantzako antolatzaileek jakitera ematen dute, ekainaren 26an, asteartea, entsegua izango dela. Ohi bezala saioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da Okendo plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Landaberri-Garaikoetxea ikastetxean egingo da.
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, ekaianren 25an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
ARAY
Zorionak txapelduna zure 7. urtebetetzean, zure familiaren partez! Asko maite zaitugu. Paaaa!
AZKEN PDFa
1427 ( Ekainak 22 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Igandea)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Asteazkena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Urbistondo ( Ostirala )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Urbistondo ( Larunbata )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48