Geroz eta tutore gehiago herrian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abe. 20a, 14:56
Guztira 20 tutore zeuden Lasarte-Orian gaurko ekitaldia hasi baino lehen eta antolatzaileen arabera dagoeneko 600 herritar daude “saretuta”. Kopuru hori igotzeko asmoz, Okendo plazan elkartu dira hainbat herritar erabakitzeko eskubidearen alde urratsak ematen jarraitzeko.

Bost karpa jarri dituzte plazan, informazio gunea eta denda txiki batekin, baina ekintza nagusia sare, katekorratz eta kartulinen bidez egin dute. Tutoreak gidatuta, talde bakoitzak esaldi bat osatu behar izan du oholtzan itsatsi eta harekin argazkia atera aurretik. Erabakitzeko eskubidearen aldeko esaldi guztiak bildu eta Ane Labaka bertsolariak herriko GEDren kanta ofiziala egingo du. Otsailerako 50 tutore izan nahi dituzte eta ekainerako, 70.