Eguraldiari aurre eginez, herritar eta udal ordezkari talde bat bildu da Udaletxeko harreran eta puxikekin genero indarkeriaren aurkako ikura den puntu morea osatu dute. Puxikekin jolasteko aukera ere izan dute.
Ostean, haur liburutegian Pello Añorga ipuin kontalariak saio berezia eskaini du. Ipuin eta abestien bidez emozio ezberdinak landu ditu eta haurrek adi-adi jarraitu dituzte bere hitzak.
Egitaraua aurrera
Lehengo astean, azaroaren 17an hasi zen jarrera hau gaitzetsi eta herritarrak kontzientziatzeko egitaraua, ‘Diruaren sexu izkutua’ erakusketaren irekierarekin. Erakusketa ikusi ez duten herritarrek bihar arte izango dute aukera.
Ostiralean, berriz, amaituko dira ekintzak. Makelur sexuen arteko bizikidetzarako emakume zentroko interpretazio taldeak bereziki prestatutako ‘9 mosaiko infinitu’ antzerkiarekin.
Manuel Lekuona kultur etxean izango da emanaldia, 19:30ean eta sarrerak 3 euro balioko ditu.