Gazteak ere kirola euskaraz

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 28a, 14:00
Gaur goizean, Lasarte-Oriako LH eta DBHko gazteek zunba saio bereziaz gozatzeko aukera izan dute kiroldegian.

Abenduaren 3an, ostegunean, euskararen eguna dela gazteei ohartarazteko kirol jarduna euskara hutsean egin da. Horretarako, saioa girotu duten doinuak eta argibideak euskaraz izan dira.

Gaztetxoek adi jarraitu dituzte jarraipenak eta ederki egin dute dantza Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Esne Beltza edo euskal kanten bertsioak jarraituz.