Gai gutxiko Udalbatzarra bihar

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 11a, 11:30
Bihar uztaileko ohiko Udalbatzarra egingo da. Bi gai landuko dira soilik eta alderdiek, zein herritarrek galdera eta erreguak egiteko tartea ere izango dute.

Uztaileko ohiko batzarrean Udal zinegotziek bi gai izango dituzte mahai gainean.

Lehenik alderdietako bozeramaileek onartutako oroimen historikoari buruzko erakunde adierazpena 

Bestetik, Atsobakarren entrenamendu zelaia eta atletismo pistak eraikitzeko mozioa aurkeztuko du PSE-EEk.

Azkenik, zinegotziek Udal gobernuari haien kezkak agertu eta eskaerak egiteko aukera izango dute. Herritarrek ere izango dute bere txanda.