Finalerako sarrerak interneten soilik eskuragarri

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 23a, 10:30

Abenduaren 19an Ilunben jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak saltokietatik erretiratu zituzten ostiralean. Hau da, Jalgi kafe-antzokian ez dago sarrerarik dagoeneko.

Hemendik finalera artean, Durangoko azokan eta www.bertsosarrerak.eus webgunean egongo dira salgai sarrerak. Tolosa eta Eibarreko finalaurreetako txartelak ere eskuratu daitezke bertan.