Apirilaren 28ra arte izango da San Pedro jaietarako diru laguntzak eskatzeko epea eta Udalak jakitera eman duenez, 9.190 euro zuzenduko ditu horretarako. Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko, publiko zein pribatuek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek, eta norgehiagoka-erregimenean irekitako deialdiaren bitartez tramitatuko dira.