Euskararen Maratoia atal berezia martxan da!

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urr. 2a, 21:58
San Pedro jaietan egin bezala atal berezi bat zabaldu dugu Maratoiaren nondik norako guztiak jasotzeko.
Dagoeneko martxan da Euskararen Maratoiaren atal berria. Klikatu bihotzean edo bannerrean eta ikusi zertan dabiltzan zortzikoteko kideak. Hemendik aurrera jai honen inguruko guztiak bertan jasoko ditugu entseguak, ekintzak, egitarau osoa etab. Sartu eta eman zuen iritzia!

Horretaz gain, Maratoiak irauten dituen 40 orduetan bertan izango dituzue ekintza guztietako bideo eta argazkiak. Horretaz gain beste ezusteko batzuk prestatzen ari gara. Aurrerago emango dugu hauen berri. Bero bero euskeraz orain ta gero, bero bero maratoia egunero...