Euskal presoen momentikoa gaur SAREren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 27a, 12:00
'Euskal presoen momentikoa' izeneko ekitaldia antolatu du Lasarte-Oriako SAREk. Gaur egingo dute ekitaldia, 13:30ean, Okendo plazan.

Ekitaldi ahalik eta jendetsu eta koloretsuena izate aldera, herritar eta koadrilei blusa jantzita joatera deitu dituzte antolatzaileek: "Dispertsioaren kontra borrokatzeko beharrezkoak dira haien koloreak".