Euskal Jaiko bazkarirako txartelak salgai

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 5a, 19:38
Euskal Jaia ospatuko da urriaren 17an egun osoan zehar. Okendon bazkari herrikoia egingo da eta honetarako txartelak eskuragarri daude.

Urriaren 17an izango da Euskal Jaia herrian. Aurtengoan Euskaltzaleen Topagunearen Topa Egunarekin bat egin du herriko jaiak eta ondorioz, ekintza egitarau zabala izango da egun osoan zehar. Okendo plazan bazkari herrikoia egingo da azken edizioetan bezala eta dagoeneko honetan parte hartzeko txartelak salgai daude Jalgin eta Ttakuneko bulegoan. Menuari dagokionez, paella, postrea, kafea eta kopa izango dira 8 euroren truke.