Jokoteknia izenarekin egingo dute Bilbon hilabete bat barru lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldia. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako ekitaldiak bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzeaizango du helburutz

Jokoteknia izenarekin egingo dute Bilbon hilabete bat barru lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldia. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako ekitaldiak bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzeaizango du helburutzat. Jokoteknia ekitaldiaren lehenengo edizioa, maiatzaren 12an, larunbata, 09:00etatik 14:00etara, Azkuna Zentroko Bastida aretoan egingo da. Ekitaldia doan izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Jardunaldiko antolatzaileek euskal bideo-joko industriaren aditu, ikasle eta jokalariak elkartuko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egun dauden proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko du ekitaldiak, eta horri lotuta, egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko. 

Aurpegi ezagunak batuko dira Jokoteknia jardunaldiaren lehenengo edizioan: Iker Álvarez Castellanos -Pokemon, Japonia-, Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira -Euskal Encounter-, Carlos Coronado Muñoz -Pantumaca-, Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.

Jardunaldiaren webgunea

Ekitaldiari buruzko informazio osatu jasotzen duen webgunea garatu dute arduradunek CodeSyntax enpresa teknologikoarekin elkarlanean: https://jokoteknia.eus/ 
Jardunaldiari buruzko informazioaz gain, webgunearen bitartez eman beharko da izena jardunaldian parte hartu ahal izateko. 

Jokoteknia Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako jardunaldia da eta CodeSyntax-en eta DigiPen-en laguntza izan dute prestaketa lanetan.

Egitaraua

09:15 Lokalizazioa eta itzulpengintzaren Boss Stagea. Iker Alvarez Castellanos (Pokémon, Japonia).
09:50 Bideojoko garapena: The Good, The Bad, The Ugly. Txus Ordorika.
10:25 Euskararen zenbaki arazoak. Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter).
11:00 Del local al global: Beneficis d'implementar el euskera i el català en infernium. Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca)
11:35 Atsedenaldia.
12:10 Euskal bideojokoen hasi-masiak. Julen Zaballa Garcia.
12:45 Mahai-ingurua: Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideojokoen industria? 

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Gazteen entsegu-lokalei buruzko bilera
    Lasarte-Oriako Udalak Gaztelekuan dauden entsegu-lokalen eskaera egin dute taldeak uztailaren 27an, arratsaldeko 18:30ean bilera bat egitera deitu ditu. Bileran lokalen erabilerari buruzko azalpenak eta entseguen egutegi eta ordutegia osatuko da.
  • Lasartearra elkarteko bazkidearen eguna
    Lasartearra elkarteak bazkidearen eguna antolatu du uztailaren 31n, San Inazio egunean: 11:30ean, txakolina edango da elkartean. 11:45ean, zendutako bazkideak gogora ekarriko dituzte ekitaldi xume batekin. Ostean, txupina eta auzoko tabernatan poteoa egingo dute, trikitilariek lagunduta. 14:30ean, bazkaria izango da elkartean. Bazkarian parte hartzeko bazkideek izena eman eta 20 euro ordaindu behar dituzte. Inskripzioa uztailaren 26a baino lehen egin behar da Lasartearra elkarteko bulegoan.
  • Hernani bidea itxiko dute
    Aurrera doaz Zabaleta Berriko lanak. Jarraitzeko, ordea, Hernaniko bidea itxiko dute. Lanen zuzendariak Txintxarri-ri azaldu dionez, hurrengo astetik aurrera itxiko dute bide hori. Hain zuzen, Pepenea baserria eta Hernaniko muga bitartean egongo da itxita. Baimena eskatu dute dagoeneko udalean, eta jaso bezain pronto itxiko dute errepidea. Ondorioz, astelehenean edo, beranduenez, asteartean ezin izango da errepide hori erabili. Bide alternatiboak jakinarazteko seinaleak jarriko dituzte. Hilabete pare bat behintzat egongo da itxita. Lanetako zuzendariak azaldu duenez, baimena iraila bukaera arte eskatu dute, baina litekeena da lehenago amaitzea.
AZKEN PDFa
1430 ( Uztailak 20 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Larunbata)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Osteguna )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48