Eskerrak San Pedro jaietan parte hartzeagatik

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 12a, 20:00

Biyak Bat egoitzako zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie San Pedro jai hauetan antolatutako ekintzetan parte hartu duten bazkide eta herritarrei. Bereziki aipatu nahi dute elkarteko bazkideen presentzia Manuel Lekuonan Biyak Bati egin zitzaion omenaldi beroan. Bertan erakutsitako babesa azpimarratu nahi izan dute Biyak Batetik.