Eskailera mekanikoen eskubanden ordezkatzea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 26a, 14:00
Lasarte-Oriako Udalak alkatetza-dekretu bidez Orona S. Coop. enpresari esleitu dizkio eskailera mekanikoen eskubanden ordezkapen lana.

Adarra kaleko, San Frantzizko kaleko eta Arranbide kaleko eskailera mekanikoen eskubandak aldatuko ditu Orona enpresak eta aurrekontua 37.452 eurotakoa da.

Udalak jakitera eman duenez, eskailera mekanikoen funtzionamendu eta zerbitzu ona bermatzeko egin beharreko lana da, "zeren elementu horiek higadura handia izaten baitute eta, urte batzuk igarota, ordezkatu behar izaten baitira jasaten duten andeatzeagatik".