Erregistroa eta bake epaitegiaren leku aldaketak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 25a, 11:05
Ostegunetik aurrera udaletxe berriko sarreran.

Udaleko lehenengo solairuan kokatuko dira ostegunetik aurrera erregistroa eta bake epaitegia. Bake epaitegia orain arte Atsobakarren egon da, Asteasuain 1 behean, eta zerbitzuak batu aldera, udaletxe berriko lehenengo solairuan hainbat egokitzapen lan egin dira zerbitzua bertan kokatzeko. Herritarrek beraz, ostegunetik aurrera udaletxe berriko sarreran izango dute erregistroa berriz ere, eta honekin bake epaitegia.