Errefuxiatuen egoera gogoan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 25a, 21:19
Europar Batasunak eta Turkiak akordioa gaitzetsi eta gerratik ihesi gure lurretan aterpea bilatzen dutenei babesa agertzeko elkarretaratzea izan da Okendo plazan.

Apirileko udalbatzarrean onetsitako deklarazio instituzionalaren arabera, Lasarte-Oriako udalbatzarreko kideak, EHBildu eta PP izan ezik, eta hainbat herritarrek Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek Turkiarekin lortutako akordioaren aurka, zeinetan migrante guztiak —asilo-eskatzaile siriarrak eta beste edozein nazionalitatekoak barne— Turkiara bueltatzea aurreikusten den, 15 minututako elkarretaratzea egin dute, "argi eta ozen esateko ez gaudela ados eta exijitzen dugula errefuxiatuek bizi duten egoera larriari urgentziazko erantzun humanitarioa ematea, nazioarteko asilo-eskubidea eta giza eskubideak errespetatuz".

Era berean, gaitzespean agertzeko Europar Batasuneko bandera beste banderak baino beherago kokatu da.