Erraustegiaren alternatiba aurkeztuko du herriko Aire Garbia plataformak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 22a, 09:59
19:00etan Manuel Lekuonan Lasarte-Oriako Aire Garbia plataformak erraustegiaren alternatiba aurkeztuko du. Horretaz gain larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egingo dute.

Aire Garbiak plataformak arratsaldean erraustegiaren ordez proposatzen duen alternatiba aurkeztuko die herritarrei Manuel Lekuonan egingo duen agerraldi bidez 19:00etan. Euren hitzetan "zaborraren errausketa pasa den mendeko teknologia da. Minbizia garatzeko aukerak handitzen ditu, kostu ekonomiko oso altua suposatzen du, sortzen dituen eskoria eta errauts toxikoentzako zabortegiak behar ditu eta baliabide xahutze izugarria dakar. Ekonomia zirkularraren europar gida-lerroaren kontrako norabidean doa".

Informazio gehiago nahi duten herritarrek, aukera izango dute arratsaldean gaian sakontzeko Aire Garbiako kideekin.

Horretaz gain, Errausketaren aurkako mugimenduak larunbaterako deitu duen manifestazioan parte hartzera deituko dituzte herritarrak. Honakoa Anoeta estadiotik abiatuko da 17:00etan.