Urriaren 25ean izango da Hernanin, eta laugarren edizioaren izenburuak ikuspegi ugari dakartza: Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka. Ekonomia eta teknologia arloko adituen hitzaldi eta solasaldi sorta izango da.

Goi mailako adituen topaketa

Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak, Rober Gutiérrezek, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak, Garbiñe Mendizabalek, azpimarratu dute aurtengo ekitaldian goi mailako enpresek eta adituek hartuko dutela parte, askotariko errealitate eta ikuspegiekin. "Euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan sustatzea helburu nagusi izanik, Enpresareanen bitartez enpresei eta profesionalei proiektuak ezagutzera emateko aukera eskaintzen zaie, solasaldirako, eztabaidatzeko eta elkarlana sustatzeko espazio bat partekatzeko aukera baliatzen dute, profesionala eta euskalduna", adierazi du Gutierrezek.

Gipuzkoako Foru Aldundiko kideek, bere aldetik nabarmendu dute, Hizkuntza Berdintasuneko saila inplikaturik dagoen bezala, Ekonomia Sustapeneko lantaldea ere azokan barneratuta dagoela: "Euskarak pisu eta balio esanguratsua du eta enpresa munduan hizkuntza kudeaketa premiazko elementua da".

Bost ataletan banatuta

Enpresa eta profesionalen topaketa Hernaniko Orona-Ideon egingo da, Gallery aretoan, 08:30ean hasita. Anabel Arraizak gidatuko du eta bost sail nagusi izango ditu.

Lehenengo atalean, ORKESTRAko zuzendari nagusia den Mari Jose Arangurenek eta Talaios Kooperatibako Gorka Juliok hitzaldi bana eskainiko dute honako gaia ardatz hartuta: Ekonomia eta pertsonak. Euskal ekonomiaren eta gizartearen erronkak. Arangurenek lehiakortasunerako eta ongizaterako erronkak xehetuko ditu; Julio, ordea, teknologia eta gizartearen eta lanaren arteko harremanaz arituko da. Ondoren, mahaiaren bueltan izango dira bi horiekin batera Imanol Esnaola (Gaindegiako Koordinatzailea), Sebastian Zurutuza (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategia zuzendari nagusiarekin), Ixaka Egurbide (IMHko zuzendaria) eta Iker Barrena (Hispavista Labseko zuzendari exekutiboa).

Bigarren atalean, eraldaketa digitalean eta lanaren etorkizunean jarriko da fokoa honako galdera erantzuteko: "Eraldaketa digitala, pertsonen eraldaketa?". Horretarako, IKANOS proiektuaren zuzendariak, Ana Isabel Vitóricak, hitzaldia eskainiko du: Eraldaketa digitalaren erronka pertsona eta profesionalengan. Ondoren, BERRIAko kazetaria den Irune Lasak oholtza gainera gonbidatuko ditu ondorengo adituak: Ana Isabel Vitórica (IKANOSeko zuzendaria); Leire Colomo (AMPO-ko Berrikuntza eta garapen teknologikoaren zuzendaria); Santi Agirregoikoa (ELAY-ko Kontseilari ordezkaria); eta Arrate Olaiz (IBARMIAko Berrikuntza zuzendaria).

Hirugarren atalean, lanaren etorkizuneko joeren inguruan sakontzeko, LKS-PROSPEKTIKEReko zuzendari nagusia den eta Millenium Proiektuaren arduraduna den Ibon Zugastik proiektuari buruz hitz egingo du; etorkizuneko lanak eta erronkak irudikatzen lagunduko du horrek. Horretaz jardungo dute hitzaldiaren ondorengo solasaldian ere. Ikuspegiak partekatuko dituzte honako profesional hauekin: Nuria Agirre (Laboral Kutxako Giza Baliabideetako arduraduna), Rikar Lamadrid (Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria), Mondragon Taldeko Gestio Sozialeko arduradun bat eta Izarne Arrigain (EITBko Giza Baliabideetako zuzendaria).

Azoka itxiko du Iker Galartza aktoreak, Gure zirkua, amestutako etorkizuna izenburupean eskainiko duen aurkezpenarekin.

Arin-arin ekintzaileen lehiaketa

Azokarekin batera Arin-arin saioa egingo dela iragarri da. Parte hartzaileek euren proiektuak 3 minututan azaldu beharko dituzte, motzean, eta ideia irabazleak 2.000 euroko saria jasoko duproiektua garatzeko. Baloratuko da proiektua berritzailea izatea eta garatzeko aukera izatea.

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Xumela koruko entseguak
    Xumela koruak hasi du ikasturte berria. Euskaraz eta ongi pasatuz kantatu nahi duen guztiak ateak zabalik ditu astelehenero 19:30etatik 20:30etara.
  • Tabernei deialdia Euskal Jaietan
    Azaroaren 10ean izango dira Euskal Jaiak. Herriko taberna guztiak gonbidatzen ditu Euskal Jaien Lantaldeak festa eguneko egitarauan parte hartzera. Alde batetik, pintxo-potea eginez. Bestetik, gaua girotzeko ekitaldi bereziak antolatuz, betiere Euskal Jaien ezaugarriak kontuan hartuta.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
EKAITZ
Zorionak txapeldun,ondo pasa zure egunak.Muxu pila etxekoen partez.Maite zaitugu.
AZKEN PDFa
1437 ( Urriak 19 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
De Miguel ( Astelehena)
Kale Nagusia 32
Tel: 943 371151
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Asteartea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Larunbata )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48