Emakumeen harreman eta liskarrak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 28a, 13:30
Atzo, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egitarauari amaiera eman zion '9 mosaiko infinitu' antzezlanak.

Emakumeen Zentroko Makelur antzerki taldeak bereziki egun honetarako prestatutako '9 mosaiko infinitu' lana ikusi ahal izan zuten Manuel Lekuona kultur etxeko aretora hurbildu ziren herritarrek.

9 emakumeren istorioak eta haien arteko harremanak erakutsi zituzten oholtzan. Umore beltza eta ironia ziren nagusi. Ama-alaba, ahizpa artekoa harremanak, nagusi eta langile... guztien bizitza ezagutu eta haien txoko ilunetan sartzeko aukera izan zuten ikusleek eta ederki gozatu zuten.

Era honetara, azaroaren 17an 'Diruaren sexu izkutua' erakusketarekin hasi zen egitarauak amaiera izan zuen.