Elkarteei udalaren lokalak uzteko araudia osatzeko, kontsulta egingo dute

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 15a, 10:34
Otsailaren 8ra arte dago epea erregelamendua egiteko proposamenak aurkezteko, idatziz.

Elkarteak ezinbesteko egiturak dira herrietako bizitza kulturala eta soziala indartzeko. Horrez gainera, aukera ematen dute  herritarren parte hartzea sustatzeko, haien bidez osatu baitaiteke harreman sare zabala. Baina horien funtzionamendu egokirako, beharrezkoa dute euren jarduerak beteko dituzte leku bat izatea. Horretarako, udalak jabetzan dituen lokalak erabili ahalko dituzte, herriarentzako mesedegarriak diren ekintzak antolatzen dituzten heinean. Edonola ere, lokal horiek uzteko araurik ez dago oraindik. Gainera, tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei hitza ematea. Hortaz, udalak kontsulta publikoa ireki du, eta otsailaren 8ra arte herritarrek proposamenak helarazi ditzateke, idatziz. Udaleko erregistroan aurkeztu dezakete, udalaren webgunean, edo partehartzea@lasarte-oria.eus posta elektronikoan.