Elkarbiziren saio berria izan zen larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 19a, 11:49
Lasarte-Oriako Villa Mirentxun egin zuen Elkarbizi taldeak larunbatean programaren zazpigarren ikastaroa.

Ikastaro berri honetan “elkarbizitza, indarkeria eta legitimitatea izan zuten aztergai. Estitxu Alkorta EAJko zinegotziak eman zion hasiera ekitaldiari eta Imanol Lizarralde eta Joxan Rekondo aritu ziren hizlari, helburua; “Bizikidetza demokratikoa nagusi den egoera batean, zein subjekturi dagokio gizartea eta gizartekideak babesteko legitimitatea?” galderari erantzutea izan zen. Ohi bezala, bertaratutakoek hitza hartu ahal izan zuten eta taldean gogoeta egin.