'eLiburutegia' erabiltzen ikasteko tailer bat antolatu du Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 23a, 11:53
'Eburutegia' zerbitzua; euskarazko zein gaztelaniazko 3000 liburu baino gehiago aurki ditzakete herritarrek bertan. Zerbitzuaren erabilerak, erraza izanik ere, arazoak eta zalan-tzak sortzen ditu sarri askotan erabiltzaileen artean.

Galdera horiek argitze aldera doako tailer bat antolatu du Udalak, martxoaren 4an. 18:30ean hasiko da, Udal liburutegian. Tailerraren eguna baino lehen liburutegian bertan eman beharko dute izena interesa dutenek, plazak mugatuak direla jakinarazi baitu Udalak. Zein hizkuntzatan emango den oraindik ez du zehaztu Udalak; esan du erabiltzaileek eskatzen dutenaren arabera euskaraz edo gaztelaniaz izango dela. Tailerraren egunean, herritarrek bi ezinbesteko gauza beharko dituzte: Udalaren wi-fi konexiora sartzeko pasahitza batetik, eta tablet, e-book edo ordenagailu eramangarri bat bestetik. Herritarrak tailerrean parte hartzera gonbidatu ditu Udalak.