Ehunka pianojole gazte eta familia elkartu ziren asteburuan Andoaingo Piano Jaialdian.
Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolako ikasleak han izan dira aurreko urteetan egin bezala. Horrela izanda, A mailan,11 urte artekoetan: Amaia Toquero, Laura Lozano, Nahia Goenaga, Eñaut Zaldua, Elisa Patrizi, Alazne Armendariz eta Gari Iraola aritu ziren. B mailan berriz 14 urte bitartekoan, Unax Goenaga, Nacho Ibañez, Aiora Casado, Haritza Diaz De Guereñu, Sara Segurado, Ainhoa Martin eta Leire Martin. 16urte artekoen mailan berriz, herriko ordezkari bakarra egon zen, Jaione Martos.
Ikasleek dominak eta diplomak jaso zituzten egindako lanaren ordainean. Udal Musika ekolatik azaldu moduan, “musikariak erronka bikoitza izan ohi du horrelako jaialdietan, norberaren maila gainditzea batetik eta jendaurrean aritzearena bestetik”.
Euskal Herri osoko musikari gaztetxoentzat ezinbesteko hitzordua bilakatu da Andoaingoa.