EAJrentzat Zaballos FEMP-eko gobernu kide izendatzea “irregularra” da

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 6a, 20:04
Lasarte-Oriako EAJk Jesus Zaballos Espainiako udalen elkarteko zuzendaritza-kide izendapen irregularra salatu nahi izan du ohar bidez.

Lasarte-Oriako Eusko Alderdi Jeltzaleak salatu nahi izan du ohar bidez Jesus Zaballos alkatearen Probintzia eta Udalen Espainiako Federazioaren Gobernu Batzordearen kide moduko izendapen “faltsua”. “Nekez izan daiteke alkatea FEMP-eko gobernu-kidea Lasarte-Oria elkarte horretako bazkide ez denean. Lasarte-Oriak Federación Española de Municipios y Provincias elkartea uztea erabaki zuen 2013ko ekainaren 11an Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez”. FEMP elkarteko Gobernu Batzordeak baja hori onartu zuen 2014ko urtarrilaren 28an egindako bilera eta horrela azaltzen da jasoa bilera horretako aktan azaltzen dute.     

“Federazioari galdetu diogu ea bazkide ez udalerri bateko alkateak zuzendaritza kide izendatu daitekeen eta ezetz adierazi digute, beraz Jesus Zaballos Gobernu Batzodeko izendapena ez litzateke legezkoa”.  

“Aipatutako izendapenarekin FEMP elkarteak egin duen hanka sartzea agerian utzi nahi dugu, egun Lasarte-Oria ez baita  FEMP elkarteko bazkidea eta Udal Batzak ez du onartu elkartean berriro sartzeko inongo erabakirik. Benetan bitxia gertatzen da Zaballos jauna alkateak ez gezurtatu izatea izendapen hori berak ongi jakin baitaki 2014. urteaz gero Lasarte-Oria ez dela elkarteko kidea”. FEMP elkarteari irregularra den izendapena bertan behera uztea eskatzen dio EAJk oharrean.