DYAk Usurbilen Uretako Sorospen ikastaroa antolatu du

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 25a, 11:10
Uretako kurtsoa larunbata eta igande guztietan izango da ekainaren 6tik 28ra bitartean, larunbatetan, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara eta igandetan, goizeko 09:00etatik 13:00etara.

Heziketa  Usurbilgo Oiardo kiroldegian eta DYAk eskualdean duen  Ordezkaritzan izango da Usurbilen (Muna-Lurra, 26). Uretan aurki daitezken arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko da. Beharrezkoa da Lehen sorospen eta sorosle ikastaroa aurrez izatea. Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Uretako Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.
Matrikularen kostua, ikastarorako txostena barne delarik 220 eurokoa da. Plazak mugatuak dira, ematen den hezkun-tzaren kalitatea bermatzearren. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, Arkaute, kurtso hau, homologatua izateko aukera ematen du. Izena emateko edo jarduera honen inguruko informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 46 46 22 telefonora.