Ikastaroa biztanleri osoari irekia da eta 3 astekoa iraupena izango du, azaroaren 25era arte. Saioak Garaikoetxea Landaberri ikastetxean eskainiko dira, 19:00etatik 21:00etara.
Ikastaroak egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko du. “Bihotz eta birika suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak… Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketen hauek, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak ukituaz,” azaldu dute DYAko kideek. Izena emateko ez da beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea.
Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituzten pertsonek DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango dute.
Matrikula, ikastarorako txostena barne delarik 110 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua da, “ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren”.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, interesatuek 943 464 622 telefonora deitu behar dute.