"Doinuak lumaz" saioko sarrerak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 22a, 11:45
Maiatzaren 29an, Ttakunek antolatu duen “Doinuak lumaz” Udaberriko bertso saio berezia izango da Manuel Lekuona kultur etxean. Sarrerak salgai daude.

“Doinuak lumaz” Udaberriko bertso saion, Ane Labakak, Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak Lasarte-Oriako hainbat idazleren testuak izango dituzte oinarri kantuan egiteko.

Ekitaldiko sarrerak 5,50 euro balio ditu. Hamarreko bonoa erosiz gero, 45 euro dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, bono hau aurretik erosi behar da eta egunean bertan trukatuko litzateke. Sarrerarik erabili ezean, Udaleko kultura sailak eskaintzen dituen emanaldietarako baliagarria izango litzateke.