Diez: "Konbentzituta nago Euskal Herrian badela indarrik aldaketa sozialerako"

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abu. 17a, 14:21
El Duesoko kartzela atarian ekitaldia debekatu ostean, Euskal Herrian sartu bezain pronto hartu du hitza Rafa Diezek. Lasarte-Oriako ekitaldira joateko deia egin du.

Muskizeko Pobeña auzoan hartu du hitza Diezek, kartzelatik atera eta ordu gutxira. Gogoan izan ditu Imanol Vicente El Dueson dagoen beste euskal presoa, eta, oro har, sakabanatuta dauden preso guztiak. "Espetxeak hil du Kepa, eta estatuak espetxea erabiltzen du bake prozesua eta prozesu politikoa baldintzatzeko".