Carmen Rodriguez Montaño herritarrarentzat Ogi Berriren 1.500 euroko saria

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urt. 13a, 18:19
Pozarren jaso du Ogi Berrik banatzen duen 1.500 euroko saria Carmen Rodriguez Montañok. Aurtengo zenbaki saritua '08.354'a izan da, 'El Niño' zozketan lehen saria irabazi zuen berbera.

Saria jaso ondoren eta dendatik joan aurretik, Carmenek aipatu du "merkealdietan kapritxoren bat" erosteko baliatuko duela 1.500 euroko sariaren zati bat. "Gainontzekoarekin, pentsatuko dut zer egin", gaineratu du.