Burunzpekoen futbol partida

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 24a, 13:15
Sasoeta-Zumaburu eskolako guraso elkarteak gurasoen arteko integrazioa bultzatzeko ekintzekin darrai. Gaurkoan futbol partida izan dute kiroldegian.

Sasoeta-Zumaburuko Burunzpe guraso elkarteak elkarbizitza modu berezian lantzen ari da azken urteetan. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu eta gauzatu ditu, tartean kirol ekitaldiak. Gaurkoan aita talde bat osatu dute futbol partida jokatzeko. Kultura eta jatorri ezberdinetako haurren elkarbizitza sustatzeko oinarrizkotzat jotzen dute gurasoen artean ere hala izatea. Horregatik gaurkoa bezlako ekintzak antolatzearena.