70 bat lagun hurbildu ziren asteazkenean Usurbilgo Lanbide Eskolan egindako jardunaldira. Bertan hizlariek egur zikloaren faseak azaldu zituzten. Negozio iraunkor baten garapena lortzeko osagaien aipamenarekin hasita, balio energetikoaren zein birziklatze prozesuen xehetasunak eman arte. Beizamako alkate ohiak herrian garatutako saiakeraren berri eman zuen.
Hizlariek amaituta, gonbidatuek luncha hartzen zuten bitartean bere iritzi, inpresio zein zalantzak agertzeko aukera izan zuten. Eskolaren esanetan, “EMAN EGURRA! saioak bertaratutako guztiak parte-hartzaile bihurtu zituen”.