Bizitzako gertakizunak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko api. 24a, 11:25
Annie Ernaux-en ‘Pasio hutsa’, ‘Lekua’ eta ‘Gertakizuna’ nobela aztertu zituzten.

Hilabetero bezala, Irakurle Txokoko lagunak Manuel Lekuona kultur etxean bildu ziren asteartean.

Saio honetan Annie Ernaux-en ‘Pasio hutsa’, ‘Lekua’ eta ‘Gertakizuna’ nobela aztertu zituzten Uxue Alberdiren lagun-tzaz. Solasaldian hainbat gai jorratu zituzten, hala nola, idazlearen bizitza, duela 30 bat urte guraso eta seme-alaben harremanak edo heriotza.  Izan ere, Ernaux-ek bere bizitzako gertakizunei buruzko 30 bat liburuxka argitaratu zituen.

Hurrengo saioa maiatzaren 19an izango da, 18:30ean kultur etxean eta urteetan Lasarte-Orian bizi izan den Jule Goikoetxearen ‘Tractatus’ liburua aztertuko da. Lanak Lauaxeta saria eskuratu zuen poesia sailan.