Bizikletaren 200. urteurrenean, 200 emakume bizikletan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 26a, 14:40
Igandean abiatuko dira Donostiatik, eta Lasarte-Oriatik igaroko dira. Herri bazkaria antolatu dute gerorako

Modu berezian ospatuko dute igande honetan bizikletaren 200. urteurrena: 200 emakume bildu nahi dituzte bizikletan ibiltzeko. Donostian ibiliko dira, "ibilbide erraz" batean. Baina kilometro gehiago egin nahi dituenak izango du horretarako aukera. Beste hiru ibilbide osagarri prestatu dituzte. Horietako bat Lasarte-Oriatik pasako da, Aginaga bidean. 
Ondoren, herri bazkaria egingo dute. Antolatzaileek dei egin diete emakumeei apuntatzera.  http://200emabizi.com webgunean eman daiteke izena.