Biyak Bateko kideak Portugalera ibilaldia prestatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2015ko api. 24a, 12:00

Biyak Bateko kideek ibilaldia antolatu dute Portugalera ekainaren 1etik 8ra.

Bazkideentzat prezioa 478 eurokoa izango da eta bazkide ez direnek 500 euro ordainduko dituzte.

Dagoeneko honetan parte hartu nahi duten herritarrek aukera dute izena emateko astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30erako ordutegian Biyak Baten. Bertan emango da bidaiaren inguruko informazioa.