Beteberritzen egitasmoaren hitzaldietako bat gurean

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 23a, 11:54
Elhuyarrek eta Beterri Eskualdeko Garapen Planak egitasmo berri bat jarri dute abian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Beteberritzen deituriko egitasmoak egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeko gaitasuna hobetu nahi du.

“Besteak beste eskualdean dauden gizarte-praktika eraldatzaileak eta berritzaileak aztertzea eta ebaluatzea; eskualdeko eragileak berrikuntza sozialaren inguruan sentsibiliza-tzea eta formatzea edota eskualdeko eragileen arteko harremanak eta elkarlana sendotzea dira helburuak, eskualdeko eragileekin topagune bat osatzeko”, adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek.

Hitzaldietako bat, 'Euskalgintza eta kulturgintzako eragileak' izenekoa, Villa Mirentxun egingo dute ostegunean, goizeko 11:30ean.