Beldur Barik sarietara aurkezteko epea, azaroaren 9ra arte

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 20a, 11:30
Laugarren aldiz antolatuko dute Beldur Barik lehiaketa. Emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerari aurre egiteko arte adierazpen oro aurkeztu dezakete neska-mutilek

Laugarren aldiz antolatuko dute Beldur Barik lehiaketa. Emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerari aurre egiteko arte adierazpen oro aurkeztu dezakete neska-mutilek. 12 urtetik 26ra bitarteko gazteek parte hartu dezakete. Izena emateko azken eguna azaroaren 9a da. www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa bete beharko dute horretarako. 

Bi kategoria izango dira. 12-17 urte bitartekoentzako, eta 18-26 artekoentzako. Lehenengo saria irabazten duenari 200 euro emango diote; bigarren saria 100 euro izango dira. 

Proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko harreman libre, parekide eta ez sexistak eraikitzeko konpromisoarekin bat egin behar du.