'Belarrira kontatzeko ipuinak' Makelur antzerki taldearen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2014ko aza. 28a, 21:31
MAKELUR Sexuen arteko bizikidetzarako Emakume Zentroko Interpretazio taldeak “Belarrira kontatzeko Ipuinak” obra eskaini du kultur-etxean. Helduentzako antzerki emanaldi honetan, umore beltza izan da protagonista, hilkutxa bat eta lutoz jantzitako andereak protagonista zirela.

Modu arin eta bizian, azalean geratu gabe betiere, bizitza zaildu zien gizon "autoritarioa" hil zela ospatu dute lutoz jantzitako emazteek jendez Manuel Lekuonan. Emakumeek bizi izan duten, eta oraindik bizi duten egoera salatzeaz gain, euren antzerkirako dohainak erakusteko erabili dute iluntzeko saioa, jendez lepo zegoen aretoaren aurrean.

Emakumeenganako indarkeriaren aurka prestatutako egitarauaren azken-aurreko ekintza izan da gaurkoa. Abenduaren 3tik urtarrilaren 5era bitartean, ‘Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan egiak eta gezurrak’ erakusketa izango da Asociación Ciudadana por la Igualdad taldearen eskutik Emakumeen Zentroan.