Babes ofizialeko 70 etxebizitza zozketatu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 10a, 18:31
Zabaleta Berriko 46 etxebitza eta Zataraingo 24 etxebizitza dira. Itxaron zerrendak ere zehaztu dituzte.

Zabaleta Berriko eta Zataraingo urbanizazioan guztira 70 babes ofizialeko etxebizitza egingo dituzte, eta horiek zozketatu dituzte asteazkenean, hilaren 10ean. Zabaleta Berrin 46 izango dira babes ofizialekoak. 299 zenbakitik 304ra eta 1etik 40ra zerrendatuta zeuden pertsonei egokitu zaie etxebizitza. Zatarainen 23 etxebizitza zozketatu dira, horietako bat egokitua zegoelako, eta zuzenean adjudikatu da, baldintzak betetzen zituen eskatzaile bakarra zegoelako. Zatarainen kasuan,  zerrendan 149 zenbakitik 171ra zeuden pertsonei egokitu zaie etxebiztiza. 2019rako urbanizazioa eraikita egongo dela aurreikusi dute. Etxe eraikitzaileen webguneetan ikus daiteke irabazleen zerrenda.  
Construcciones Aburuza eta Promociones Arroka 2017ko enpresetako ordezkariak, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatea eta udaleko notarioa izan dira zozketan. Ordenagailuaren bitartez egin dute zozketa,. Zabaleta Berriko hamalau etxebizitza alokairuan jarriko ditu udalak, "merkatuko prezioa baino baxuago", alkatearen hitzetan.