Azken egunak eskaerak egiteko

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 22a, 13:45
Asteartea izango da eskaerak egiteko azken eguna. Ttakunen zein errigora.eus-en egin daitezke eskaerak.

Errigora ekimenaren kontserba loteen kanpainan eskaera egiteko azken eguna asteartea izango da, maiatzak 26. Saski produktu eta olioaren kanpainek izan zuten arrakasta errepikatzea espero dute. 310 bidoi olio saldu ziren herrian, horietatik 91 ekologikoa. Kanpaina honetan berriz, Nafarroa Hegoaldeko hiru ekoizlek parte hartu dute: Iturri, Maria Jesus eta Pedro Luis etxeetako produktuak daude aukeran. Iaz bezala, sei produktu lote eskaintzen dira. 

Potxak 720ml-ko 12 poto, 34 eurotan; orburuak 720ml-ko 12 poto, 41 eurotan; pikillo piperrak 425ml-ko 12 poto, 35 eurotan; pikillo piper ekologikoak 250ml-ko 12 poto, 41 eurotan; zainzuriak 425ml-ko 10 lata, 30 eurotan eta barazki menestra 720ml-ko 12 poto, 36 eurotan.

Asteartea azken eguna
Herritarrek azken egunak dituzte eskaerak egiteko. Hauek Ttakuneko bulegoan edota Errigora.eus-en egin daiteke zuzenean eskaera. Lotea internetez eskatuta ere, gainontzekoekin batera herrian jasoko da. 

Bulegoan eginda, bertan eskaera orria bete beharko da eta ordainduta utzi eskaria.

Produktuak jasotzeko egunak, ekainaren 10 eta 11 izango dira. Ordua eta lekua aurrerago emango zaie jakitera eskatzaile guztiei.