ATLO 'eskopetero' bila ari da

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 25a, 11:10
Lasarte-Oriako Danborradak aldaketa txiki bat egin nahi du datorren San Pedro Jaiei begira. Azken urteotan Eibarko “gastadoreek” egiten duten lana "eskopeteroek” betetzea da elkartearen asmoa.

Horretarako, gutxi gora behera hamabi lagun beharko lituzkete: “Zure laguntza eske  gatoz, familia, kuadrila, lagun,etab.en artean talde hori osatzeko jendearen partehartze bila ari gara”.

Talde honen lana danborradaren aurretik bidea irekiz joan eta geldiuneetan “salba” batzuk egitea da. Materialaren kargu ATLO egingo litzateke. Erantzuna martxoaren 31a baino lehen eman beharko da, tamborradalasarteoria@gmail.com e-mailaren bitartez. Aldaketa egingo da, edo ez da egingo, jasotako erantzunen arabera.