Asturias eta Galiziara bidaia

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 25a, 12:30
Biyak Bat erretiratuen elkarteak maiatzaren 26tik ekainaren 5era Asturias eta Galiziara bidaia antolatu du.

Honetan besteak beste, Ribadesella, Oviedo, Finisterre edo eguraldiak laguntzen badu, Covadongako lakuak eta Praia das Catedrais labarra bisitatuko dituzte. 

Bazkideek 461 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, 485 euro. Banakako gela hartzen dutenek 155 eurotako gehikuntza izango dute prezioan.

Izena ematea elkarteko bulegoan egingo da martxoaren 30etik aurrera, goizetan 10:30etik 12:30era.